XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atomoena propietateetaz mintzatzen ginenean, atomoen portaera elektroiekiko ikusi genuen eta honen arauera,
- afinitate elektronikoa
- ionizatze potentzialea definitu genituen
.

Afinitatea zera da: elementu batek elektroi bat harrapatzerakoan egozten duen energia.

Ionizatze potentzialea zera da: elementu batek elektroi bat egozterakoan behar duen energia.

Bi magnitudeok elkar konbinatuz, elektronegatibitatearen kontzeptua sortu genuen.

Kontzeptu honen arauera, atomoek elkartzerakoan duten joerak azal daitezke:
bi atomo oso elektronegatibo: lotura kobalente
bi atomo oso elektropositibo: lotura metaliko
bi atomo, bata elektronegatibo eta bestea elektropositibo, lotura ioniko
.
Azken biak ikusiko ditugu gai honetan.

LOTURA IONIKOA Demagun bi atomo ditugula, bata elektropositiboa eta bestea elektronegatiboa.

Bata besteari hurbiltzen zaionean, elkarrekin konbinatuko al dira? Erantzuna bi eratakoa da: BAI, Ez.

Bata edo bestea prozesuan askatzen den energiaren arauerakoa da.

Beraz, lotura formatuko den ala ez ikusteko prozesua estudiatu beharko dugu.

Demagun, adibidez, Cl eta Na atomoak; kloroa elektronegatiboa eta sodioa elektropositiboa.